Albisteak
MICHE Enduro eta E-bike XMH30 AX gurpilak
MICHE Enduro eta E-bike XMH30 AXY gurpil berriak ditugu eskuragai. Bost bertsio ezberdin daude:
Alde batetik, Tubeless Boost 110-148 XMH30 gurpilak 27,5" eta 29" diametrotan, biak Shimano eta XD-rentzat eskuragai. Bestalde, 29"-ko gurpil-azala ere dugu eskuragai eta bai Shimano eta bai XD-rentzat balio du.
29"-ko gurpilen set-ak 2272g pisatzen ditu eta 27.5"-ko setak 2225g. Gainera, ardatzak aluminio-forjatuz daude eginak 15x110mm eta 12x148mm-koak, MICHE errodamentu zigilatuekin.
Aluminiozko hagunak dira, perfil asimetrikoarekin eta barruko kanalaren zabalera 30mm-koa da. Tubeless Ready, errefortzuko zorroarekin.
Gurpegi espezifikoak ditu, bizikleta elektrikoentzako atzeko gurpegi gehitua 550N·M-ko potentzia jasateko. 6 zulodun IS disko estandarrentzat balio duten Boost 110mm/148mm modeluko gurpegiak, jariakortasun haundiko kojineteetan muntatzen dira.
32 zuloduko erradio multzoak gurutzatu egiten dira, hauek altzairu herdoilgaitzezkoak dira eta nipleak letoizkoak.
Bizikleta eta erabiltzaileraren gehienezko pisua 135kg-koa da.