2019-08-13
2019-08-13
Monkey Link marka berriztatzailearen argi modelo berria aurkezten dizuegu. Bizikleta elektrikoetan erabiltzeko daude diseinatuak eta ez dute bateria gehigarrien beharra, bizikletaren baterira konektatzen baitira. Faro hauek 130 lumen eta 250 lumen arteko argitasuna dute.
2019-08-06
Miche casette berriak aurkezten ditugu: lehenengoa, XM modeloa 12 abiadurekin 11-51 eta Shimanorekin bateragarri; bigarrena XM modeloa 11 abiadurekin 11-46 eta Shimanorekin bateragarri.
Bi modelo ezberdinetan, erdiko piñoiak nikelaturiko altzairu opakozkoak dira, azkeneko posizioko piñoia AL7075-T6-koa eta itxierako eraztuna AL7075-T6-koa.
Gehiago irakurri2019-08-06
Selle Sanmarco etxeko GND aulki modelo berria dugu eskuragarri, offroad txirrindularitzarako ezinhobea. Modelo honen diseinu berriztagarriak erosotasun handiagoa ematen dio txirrindulariari posizio zailetan, aulkiaren aurreko zatia zabalago eta bigunagoa baita. Gainera, bizikletatik txirrindularira igortzen diren bibrazioak minimizatzeko, bi inserto ditu.
Gehiago irakurri2019-08-06
Crono CR1 zapatila modelo berria aurkezten dizuegu, urre-kolorean.
CR1 karretera-modeloak barneratua duen MULTI-CONTACT sistema berritzaileak oineko edozein formara egokitzera laguntzen du eta baita orpoaren posizio egokia finkatzen ere. Produktu honen ezaugarri nabarmena, FULL CARBON izeneko zapatilen zola da, %100 karbono-zuntzez egina eta merkatuko zurrunena. Beste ezaugarrien artean, aireztapen eta transpirazio bikaina duela nabarmentzen da.
Gehiago irakurri
2019-08-06
SKS marka aleman famatuaren poltsa gama berria aurkezten dizuegu, diseinu estetiko eta berriztagarriekin, gainera, urarekiko erresistenteak. Forma, tamaina eta bolumen ezberdinak dituzte erabiltzaileen beharrak asetzeko.
Gehiago irakurri2019-07-30
BIKINGPRO markaren zigilagailu gama berria dugu salgai: neoprenozko mikropartikulez eginak daude eta latexik gabe. Ezaugarri honengatik, produktu hauek merkatuko besteetatik bereizten dira: aire galera gutxiko berehalako zigiladura, ez da trinkotzen ezta goma arrastorik uzten, molekular pisu baxua, iraunkortasun handiagoa eta ez du usain txarrik sortzen gurpil barruan.
Gehiago irakurri2019-07-30
MonkeyLink etxeak merkatura atera duen produktu berriztagarria dugu salgai: argiak barneratuak dituen MTB-rako lohi-babes set-a 26"-29"-ko gurpilentzat. Bizikleta elektrikoaren baterira konektatzen da, beraz, ez da beharrezkoa beste kargagailurik.
Gehiago irakurri2019-07-30
Miche markaren SUPERTYPE modelo berria gehitu dugu gure katalogora, shimano eta campagnolorako erabilgarri eta aukeran, 12 abiadura onar ditzake SRAM XDR sistemarentzat. Perfilaren altuera 40mm-koa da eta bi bertsio ezberdin ditugu: disko-balaztarentzat eta ohizko sistemarentzat.
Gainera, Caja Rural txirrinda taldeak txapelketetan SUPERTYPE gurpil berriak erabiltzen ditu.
Gehiago irakurri2019-07-30
2019tik aurrera, kirol betaurrekoetan espezializatua dagoen KAYAK marka italiarraren distribuzioa daramagu.