Monkey Link marka berriztatzailearen argi modelo berria aurkezten dizuegu. Bizikleta elektrikoetan erabiltzeko daude diseinatuak eta ez dute bateria gehigarrien beharra, bizikletaren baterira konektatzen baitira. Faro hauek 130 lumen eta 250 lumen arteko argitasuna dute.
Hainbat modelo ezberdin ditugu eskuragai, denak diseinu estetiko eta modernoarekin. Atzeko argiak eta aurreko argiak banaka eros daitezke edo batera set batean.
Bestalde, argi hauen muntaketarako beharrezkoak diren kable, euskarri eta osagarri guztiak ditugu eskuragai.