Albisteak

DEDA ZERO2 potentzia eta eskuleku berriak

DEDA etxearen ZERO2 potentzia eta eskuleku berriak aurkezten dizkizuegu, diseinu eta ingenieritzaren arteko oreka ezinhobea islatzen dutenak. Errendimendu handiko bizikletetzako osagai perfektuak dira hauek. 

DEDA ZERO2 potentzia 3D-z forjatutako aluminio 6060-z eginik dago, CrMo-ko torlojuak ditu, 83º-ko angelua eta 31,7mm-ko eskulekutan erabiltzeko. Beste ezaugarriren artean, 1 1/8"ko (28,6mm) urkilarekin erabiltzeko da eta 140g pisatzen ditu. Hainbat luzerentzako dugu eskuragarri: 50, 60, 70, 80, 90, 100, 110, 120 eta 130mm.  
 
Bestalde, DEDA ZERO2 eskuleku berriak RHM (Rapid Hand Movement) geometria konpaktua du eta zeharkako sekzioak eta profil aerodinamikoak heldualdi ezinhobea eta erosoa bermatzen dute. Lodiera bikoitzeko aluminio 6061 arinarekin dago eginik. Eskulekuaren diametroa 31,7mm-koa da, irismena 75mm-koa, 130mm-ko sakonera eta 295g-ko pisua. Hurrengo tamainuetan dugu eskuragai: 42, 44 eta 46cm. 
 
                                     
 
RHM sistema
- Konforta
- Irismen eta sakonera konpaktua
- Karreteran eta ibilbide luzeetan erabiltzeko ezinhobea
 
                                                  
index
© MatxCycle SL
Egiburuberri industrialdea 13. OE 20100 Errenteria
Telefonoa:  943 340415 | Faxa:  943 340758