Albisteak

BIKINGPRO zigilagailuak

BIKINGPRO markaren zigilagailu gama berria dugu salgai: neoprenozko mikropartikulez eginak daude eta latexik gabe. Ezaugarri honengatik, produktu hauek merkatuko besteetatik bereizten dira: aire galera gutxiko berehalako zigiladura, ez da trinkotzen ezta goma arrastorik uzten, molekular pisu baxua, iraunkortasun handiagoa eta ez du usain txarrik sortzen gurpil barruan.

Hiru talde ezberdinetan sailkatzen dira produktuak: Premium zigilagailuak, Ecogologic zigilagailua eta Extreme zigilagailuak.

Premium zigilagailua hagun eta gurpil-azalaren arteko hermetikotasuna ziurtatzen duen mikropartikulez egina dago. Edozein motako MTB-ko eta XC/maratoiko txirrindularientzat dago diseinaturik. 

Ecologic zigilagailuak ura du oinarritzat eta ez du amoniakorik, honengatik esan daiteke produktu ekologikoa dela. Edozein motatako MTB-ko txirrindularientzat dago diseinaturik. 

Azkenik, Extreme zigilagailua da mikropartikulen kontzentrazio handiena duena. Txirrindulari erradikalenentzat dago diseinaturik, leku zailenetan sartzen direnean protekzio handiena bermatzeko.

5 tamaina ezberdinetan ditugu eskuragarri hiru taldetako produktu guztiak: 125ml, 200ml, 500ml, 1L eta 5L. 

index
© MatxCycle SL
Egiburuberri industrialdea 13. OE 20100 Errenteria
Telefonoa:  943 340415 | Faxa:  943 340758